Zer irizpide hartu dira kontutan Aia ixteko?

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 1a, 14:36

5.000 biztanletik beherako herrietan irizpide desberdinak erabiltzen ditu Eusko Jaurlaritzak osasun neurrien gaineko erabakiak hartzeko.

5.000 biztanletik beherako herrietan, batetik, kontutan hartzen dute azkeneko 7 egunetan bi positibo edo gehiago egon diren. Gehiago badira, osasun eremuko egoerari —Aia, Orio, Zarautz— erreparatzen diote jarraian.

Orain artean, osasun eremu horretako bataz besteko intzidentzia 500etik beherakoa zen, baina gaur argitaratu dituzten datuen arabera, zifrak langa hori pasatu du. Osasun eremuko bataz besteko zifra hori kalkulatzeko, eremuko 5.000 biztanletik gorako udalerrien datuak erabiltzen dira. Kasu horretan, Orioko eta Zarauzko datuak, hain zuzen ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide