Elizagoien ahizpek erromeria birtuala eskainiko dute Aristerrazu Zuzenean ekimenaren baitan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Koronabirusaren izurria dela eta, Aristerrazuko erromeriak bertan behera gelditu direnez, udaberrian egin zuten modura, Internet bidez emango dute erromeria zuzenean, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Elizagoien ahizpek erromeria giroa zabalduko dute igande arratsaldean sare sozialetan, 19:00etatik aurrera. Bertan behera gelditu dira erromeriak, eta udaberrian egin bezala, Internet bidez eskainiko dituzte trikitilariek saioak, Aristerrazu Zuzenean ekimenaren bidez. Hala, erromeria zaleek saioa Aristerrazu Zuzenean Facebook orriaren bidez jarraitzeko aukera izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide