Ez da adostasunik izan Izeta VI.aren eta Peñagarikanoren artean apustua egiteko

Aitziber Arzallus

Aiarra izan zen azpeitiarrari erronka bota ziona. Atzo arratsaldean elkartu ziren apustuaren xehetasunen inguruan hitz egiteko, baina ordubeteko eztabaidaren ostean, ez zuten ados jartzerik lortu. Horrenbestez, oraingoz behintzat, ez dute apusturik jokatuko.

Bi kirolariak atzo arratsaldean elkartu ziren Aiako Izeta sagardotegian apustuaren baldintzak negoziatzeko. Saiakera egin zuten, ordubetez aritu baitziren hizketan, baina ez zuten ados jartzerik lortu. Harri-jasotze, aizkora eta korrika apustua izango zela bai, baina hortik aurrerako baldintzen ingururan desadostasun handiegiak izan zituzten bi kirolariek. Horrenbestez, azpeitiarraren eta aiarraren arteko apusturik ez da izango oraingoz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide