Aiara goiz-goiz iritsi dira Errege Magoak

Onintza Lete Arrieta

Eguerdian Kantu Kolorek emanaldia eskaini du probalekuan, eta horren ondoren sartu dira aretoan Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Distantzia mantenduta, adi-adi ikusi dituzte erregeek Aiako umeak, horiek gutunak postontzian sartzen zituzten bitartean.

Errege Magoek bisitatu dute jada Aia. Eguerdian izan dira probalekuko oholtzan, 13:30ak aldera, Kantu Kolorek umeentzako ikuskizuna eskaini ondoren. Haur mordoa zegoen bertan, eskutitzak prestatuta, eta banan-banan igo dira oholtzara gutuna postontzian sartzera, atzean eserita zeuden hiru erregeen begiradapean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide