Gaur arratsaldean Pepa eta Kutxo pailazoak iritsiko dira Aiako probalekura, "Pailazokeriak" ikuskizunarekin. Aiako Udalak Xatur Gaztelekuarekin eta Lardizabal Herri Eskolako Guraso Elkartearekin batera, Gabonetarako osatu duten egitarauaren barruan.
Udalak adierazi duenez, COVID 19a dela eta, aurrez jaso beharko dira gonbidapenak Udaletxean aurrez aurre, edota harrera@aia.eus helbidean erreserba eginez. Oraindik geratzen dira sarrerak gaurko ikuskizunerako.
Bestalde, astea bukatzeko beste bi hitzordu izango dira Aian. Urtarrilaren 2an, larunbatarekin bi zinema saio eskainiko dituzte Lardizabal eskolako soinketa gelan. 16:00etan "Frozen 2" eta 18:00etan "Mulán". Hilaren 3an, berriz, igandearekin, Sorgina txirulinak ipuin kontaketa eskainiko du probalekuan. 16:30ean, 9 eta 12 urte artekoentzat eta 18:30ean, 4 eta 8 urte artekoentzat.