"Peddington 2" eta "Bad boys for life" filmak emango dituzte gaur Aian

Karkara 2020ko abe. 29a, 10:00

Bi zinema saio izango dira gaur arratsaldean, lehenengoa 16:00etan eta bigarrena 18:00etan, Lardizabal Eskolan.

Ekintzaz betetako Gabon egitaraua osatu du Aiako Udalak Xatur Gaztelekuarekin eta Lardizabal Herri Eskolako Guraso Elkartearekin batera, datozen asteetarako. Gaurkoan zinema izango da.

Arratsaldeko 16:00etan "Peddington 2" filmea eskainiko dute Lardizabal Eskolako soinketa gelan. Ondoren, 18:00etan, berriz, "Bad boys for life" ikusteko aukera izango dute herritarrek.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide