Carlos Nuñezen kontzertua izango da Aiako probalekuan

Iñigo Gaiton

Abenduaren 12an emango du emanaldia musikariak, larunbatarekin, 18:00etatik aurrera. Mundu mailan, zeltiar musikaren interprete handienetakoa da Nuñez, antolakuntzak adierazi duenez.

Carlos Nuñez galiziarrak kontzertua emango du Aiako probalekuan. Antolakuntzak argitara emandakoaren arabera, milioi bat disko baino gehiago saldu ditu Nuñezek, eta nazioartean erreferentea da zeltiar musikaren esparruan.

Aiako emanaldian, Xurxo Núñez, Pancho Álvarez eta Itsaso Elizagoien izango ditu lagun oholtza gainean.

Sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai Aiako kultur etxean. Internet bidez ere erosteko aukera izango da, Musikaze webgunearen bitartez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide