Salgai daude Erik eta Win bertso-antzerki emanaldirako sarrerak

Iñigo Gaiton

Urriaren 17an izango da Buhameak taldearen ikuskizuna, larunbatarekin, Aiako probalekuan.

Buhameak taldeak Erik eta Win ikuskizuna egingo du Aian urriaren 17an, 22:30ean hasita. Antolakuntzak dagoeneko jarri ditu salgai sarrerak: txartelek zortzi euroko prezioa izango dute hamalau urtetik gorakoentzat, eta, bost eurokoa, bost eta hamahiru urte bitarteko ikusleentzat.

Sarrerak Aiako kultur etxean eros daitezke, eta internetez ere bai, hemen klik eginda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide