Larunbatean jokatu zen XIII. Andatzatik Aiara Igoera, pandemiaren ondorioz martxotik abuztura atzeratu ondoren. Aurtengo edizioan 60 ibilgailu izan dira, bi kategoriatan banatuta: jarleku bakarreko autoak eta bikoak.
Jarleku bakarreko autoetan Joseba Iraola izan zen garaile 01:44 denborarekin, Aitor Zabaleta bigarren —01:49— eta Garikoitz Flores hirugarren —01:54—.
Bikoetan, Jose Antonio Lopezentzat izan zen garaipena —01:58—, Bruno Scherer sailkatu zen bigarren —2:01— eta Markel Cestafe —2:05— hirugarren.
Aldeko eguraldia lagun, ikusle ugari juntatu zen lasterketako puntu desberdinetan, eta antolatzaileak pozik agertu ziren txapelketak izandako harrerarekin.