Elkano auzoko ekoizle batek parte hartu du Udako Azoka Ekologikoan

Gorka Eizagirre/ Aiora LarraƱaga 2020ko abu. 22a, 10:33

Atzo Udako Azoka Ekologikoa egin zuten Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan eta Zigordia kalean. 16 ekoizle bildu ziren bertan, eta horien artean zen Aiako Elkano auzoan ogia eta gozoak ekoizten dituen Ioritz Bastarrika. Okintza eta gozogintza ekologikoa egiteaz gain, ezkurra jateko moduak lantzen ari direla azaldu zuen aiarrak, eta ezkurrez egindako gailetak aurkeztu zituen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide