Atzeratu egin dute Puro Relajo mariatxien emanaldia

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 8a, 12:30

Aiako udako kultur ekitaldiak aurrera jarraitzen dute. Gaur, Zoaz pake santuan antzerki taularatuko du Txalo ekoizpen etxeak probalekuan, eta udalak jakitera eman duenez, sarrerak agortuta daude. Bihar, 20.000 legoa itsaspeko bidaian haur antzerkia izango da, 20:00etan, toki berean. Bestalde, astelehenerako iragarrita zegoen Nafarroako Puro Relajo mariatxi taldearen emanaldia atzeratu egin dute. Udalak oraindik zehazteke du data berria. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide