Bertso jaialdia izango da ostiral honetan Aiako probalekuan

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 5a, 09:53

Aiako abuztuko kultur ekitaldien barruan, bertso jaialdia egingo dute ostiral honetan probalekuan. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Iker Zubledia eta Agin Laburu ariko dira bertsotan, eta Amaia Agirre gai jartzaile lanetan. Saioa 22:30ean hasiko da eta sarrerak aurretik erreserbatu behar dira udalean (harrera@aia.eus / 943-13 11 44).

Ezinbestekoa izango da sarrerak eskatzen dituen pertsona herrian erroldatuta egotea, eta 18 urtetik gora edukitzea. Gehienez hiru sarrera erosi ahalko dira, bakoitza bi euroan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide