Ibilbide berezia antolatu dute biharko Iturraran parketxean: Pagoeta natura parkean bizi diren zenbait animalia ezagutzeko aukera izango da beraien arrastoei jarraituz. Euskarazko taldean oraindik plazak daudela jakitera eman dute antolatzaileek. Beraz, parte hartu nahi duenak erreserba egin beharko du gaur, eguerdiko 14:00ak aurretik; helduek 5 euro ordaindu behar dute eta 5-12 urteko haurrek, berriz, 3 euro. Horretarako 943-83 53 89 telefono zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi dezake.
Parketxetik abiatuko dira 11:00etan, eta bi ordu inguruko iraupena izango du ibilaldiak, inolako zailtasunik gabe. CODID-19aren osasun-prebentziorako neurriak hartuko dituzte, uneoro.; hau da, talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz.