Egan taldeak 50. urteurreneko kontzertua eskainiko du asteazkenean, Aiako Probalekuan

Gorka Peñagarikano Goikoetxea

Datorren asteazkenean, uztailaren 29an, oholtzara itzuliko da Egan talde mitikoa. Taldearen 50. urteurrena medio, kontzertua eskainiko dute.

Xabier Saldias eta konpainia oholtzara itzuliko dira datorren hilaren 29an, Aiako Probalekuan. Taldearen 50. urteurrena dela medio, kontzertua eskainiko dute. Bide batez, ETBk "Oholtzan" saiorako grabatuko du kontzertua.

Doan dira sarrerak, eta Aiako Udalera deituta edo harrera@aia.eus helbide elektronikora idatzita eskatu ahalko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide