Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Aian

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 13a, 16:56

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen arratsaldean argitaratu duen buletinaren arabera, uztailaren 12an, igandean, atzeman zuten kasua.

Ia hiru aste ziren Aian ez zela koronabirus kasurik aurkitzen; ekainaren 27an eman genuen azken albistea. Igandean atzemandako kasuarekin, dagoeneko hamar dira COVID-19 gaitzaz gaixotutako Aiako herritarrak.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 27 dira Euskal Autonomia Erkidegoan azken orduotan PCR proban positibo emandako herritarrak. Larunbatean bat gehiago izan ziren, eta ostiralean lau gehiago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide