Odol-ateraldia da gaur Aian

Karkara 2020ko eka. 15a, 12:21

Odola eman nahi duenak gaur goizean zehar deitu behar du 943-00 78 88 telefono zenbakira, hitzordua eskatzeko. Izan ere, babes neurri handiekin ari dira odola ateratzen osasun larrialdiagatik. Aurrez odol-emaileak direnek, berriz, korreo elektronikoa jasoko dute azalpenekin.

Aian aurrez ere odola eman dutenei korreo elektronikoa bidaliko die Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak, azaltzeko zer pauso eman behar diren odola eman ahal izateko. Izan ere, gaur da odol ateraldia Aian.

Dena den, telefono zenbaki bat ere jarri dute herritarren eskura, horiek aurrez hitzordua har dezaten eta informazioa jaso dezaten odol ateraldien inguruan. 943-00 78 88 da zenbakia, eta gaur goiz partean zehar egongo da erabilgarri.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide