Aiako Udalak ez ditu kobratuko ikastaroen eta jardueren kuotak, zerbitzua etenda dagoen bitartean

Karkara

Horrez gain, adierazi dute Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko eta familia ugarientzako hobariak eskatzeko epea apirilaren 31a bitartean luzatuko dutela.

Aiako Udalak antolatzen dituen ikastaro eta jarduerak etenda daude, alarma egoera indarrean dagoenetik. Hala, udaletik jakinarazi dute jarduerarik ez dagoen bitartean ez dutela horien kuotarik kobratuko.

Horrez gain, adierazi dute Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko eta familia ugarientzako hobariak eskatzeko epea apirilaren 31a bitartean luzatuko dutela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide