Adineko herritarrei laguntzeko zerbitzua martxan jarri dute Aian

Karkara 2020ko mar. 17a, 16:00

Zerbitzua behar duten herritarrek Lur-Alkartasuna Kooperatiban egin behar dute eskaera, 943- 83 44 73 telefono zenbakira deituta.

Aiako Udalak Lur-Alkartasuna Kooperatibak egindako deiarekin bat egin du, eta adinekoei eta behar bereziak dituzten herritarrei laguntzeko zerbitzua jarri dute martxan. Izan ere, asko dira erosketa egitera herrigunera iritsi ezin duten aiarrak, eta horiei irtenbidea emateko etxez etxeko zerbitzua abiatu dute, astelehenetik larunbatera egongo da martxan.

Dena dela, udaletik gogorarazi dute zerbitzua behar bereziak dituzten herritarrei soilik zuzenduta dagoela. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide