Aiako Udal ekipamendu guztiak itxiko dituzte bihartik aurrera

Karkara

Eusko Jaurlarlaritzaren gomendioak jarraituz, Aiako Udalean neurriak hartu dituzte koronabirusaren hedapena murriztearren. Martxoaren 21ean egitekoa zen Aiako Igoera automobilismo proba ere atzeratu dute.

Aiako Udalak jakitera eman duenez, bihartik aurrera Udal ekipamendu guztiak itxiko dituzte: Goiz-Argi, Gaztelekua, Kultur Etxea, Ludoteka, ikastaro guztiak... Neurria, oraingoz, martxoaren 30a bitartean egongo da indarrean.

"Herritarrei gomendioak jarraitzea eskatzen diegu, koronabirusaren zabalkuntza ahalik eta gehien murrizteko", adierazi dute udaletik.

Bestalde, Euskadiko Automobilismo Federazioak adierazi du martxoko proba guztiak atzeratu egingo dituela, tartean, hilaren 21erako antolatutako Aiako XIII. Igoera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide