Saioa Lizarraldek eta Maddalen Arzallusek erromeria eskainiko dute Aristerrazun

Karkara

Igandean, 18:30ean abiatuko dute Aristerrazuko erromeria, eta hiru orduz arituko dira trikitilariak giroa alaitzen.

Igandean erromeria izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Oraingo honetan Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilariak igoko dira oholtza gainera, 18:30etik 21:30era bitartean. Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu ditu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide