Martxoaren 21ean jokatuko da XIII. Andatzatik Aiara Igoera

Karkara 2020ko ots. 19a, 11:45

Martxoaren 21ean, larunbatarekin, 13:30ean moztuko dute Andatza eta Aia lotzen dituen errepidea.

Aurten dataz aldatu dute Aiako auto igoera, eta antolatzaileek jakinarazi dute maiatzean egin beharrean, martxoaren 21ean izango dela, larunbatarekin. 09:00etan hasiko dute eguna eta 12:30eak arte egiaztatze teknikoak egingo dituzte. 13:30ean moztuko dute Andatza auzoa eta Aia lotzen dituen errepidea, eta 14:30ean jokatuko da txanda ofiziala.

Aiako Igoerako sarrera 10 euro kostako da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide