Irudietan: Aiako San Silvestre lasterketa

Karkara

Aiarrek lasterraldi artean agurtu zuten, atzo, 2019. urtea. 17:00etan hasita, urteroko San Silvestre lasterketak hartu zuen herrigunea, eta haur zein helduek neurtu zituzten indarrak, hotzari aurre eginez.

Lasterketa amaitzean, hainbat sari ere zozkatu zituzten parte hartzaileen artean.

Hona hemen Aiako aurtengo San Silvestre saioko irabazleak, kategoriaz kategoria:

  • 7 urtera arte: Urtzi Zabala
  • 9 urtera arte: Xuban Illarramendi
  • 12 urtera arte: Maren Esteberena
  • 14 urtera arte: Irati-Nora-Ibai-Iraia
  • 14 urtetik gorakoak: Jose De Paco

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide