Irudietan: Izetak irabazi du Saizar Idi Dema Txapelketako finala

Karkara

Gipuzkoako Kintopeko Ligaren laugarren edizioko finala jokatu dute bart gauean Aiako dema plazan. Aurrez aurre lehiatu ziren Aiako Izeta, Azkoitiko Isidro Erretegia, eta Oiartzungo Matxain. Aiarra izan zen garaile 55 plaza eginda. Atzetik jarraitu zion Matxain Oiartzuarrak 46 plaza eta zinta eta metro bana eginda. Eta, hirugarren, Azkoitiko Ixidro Erretegia, 36 plaza, zinta bat eta 1,27 metro eginda.

Argazkiak: Ibon Errazu

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide