Aurten ere argazki lehiaketa egin dute Aian, hamabosgarren urtez jarraian. Aiako Udalak azaldu duenez, hainbat eta hainbat irudi aurkeztu dituzte aurten ere, eta epaimahaiak onartutako lanak Aiako kultur etxean ikusgai izan dira gero. Hala, bertaratzeko eta gustuko argazkien aldeko botoa emateko aukera izan dute herritarrek. Izan ere, modu horretan hautatu dituzte 2020. urteko egutegia osatuko duten argazkiak: boto gehien jaso duten irudiek apainduko dituzte datorren urteko hilabeteak, egutegiko orri forman.
Dena den, lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean, sei saritu ditu udalak. Duela bi egun, hilak 18, sari banaketa egin zuten. Aurten ere, aiarrek zein inguruko herrietako partaideek jaso dituzte sariak.
Hona hemen, XV. Argazki Lehiaketako irabazleak:
- Aian erroldatuak:
- 1. saria, Irati Urbieta - Udaberri gorria
- 2. saria, Xabier Azpiazu - Udaberriko ilunabarra
- 3. saria, Gina Pizarro - Dron bat
- Aiatik kanpo erroldatuak:
- 1. saria, Asier Oñederra (Zarautz) - Esnatzen
- 2. saria, Ane Maite Manterola (Zarautz) - Neguko jolasak artaldean
- 3. saria, Encarna Urzaiz (Getaria) - Aiako herria udaberrian