Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira bihar Aiara

Karkara 2019ko abe. 19a, 11:00

18:00etan iritsiko dira Etxetxora eta handik plazara joango dira herritar guztiekin

Bihar, abenduaren 20an, arratsaldean, Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira Aiara. 18:00ak aldera herritarrek harrera egingo die Etxetxon eta gero plazara joango dira. Han, haurren gutunak jasoko dituzte.

Horrez gain, eguberrietarako egitarau zabala antolatu dute Lardizabal Guraso Elkarteak, Xatur Gaztelekuak eta Aiako Kirol Elkarteak, Udalaren babesarekin. Hau da egitarau osoa:

  • Abenduaren 20an, ostiralarekin, Olentzeroren etorrera.18:00etan.

  • Abenduaren 22an, igandearekin, zinea. 16:00etan eta 18:00etan

  • Abenduaren 24an, asteartearekin, Gabon eskea. Plazan auzoetara joateko 9:00etan eta kaskoan ibiltzeok 18:00etan.

  • Abenduaren 26an, ostegunarekin, Olinpiadak eta txokolatada. Gaztelekuan, 16:00etan.

  • Abenduaren 27an, ostiralarekin, Bertso afaria.

  • Abenduaren 28an, larunbatarekin, Futbol txapelketa eta txokolatada.16:00etan.

  • Abenduaren 29an, igandearekin, zinea. 16:00etan eta 18:00etan.
  • Abenduaren 30an, astelehenarekin, puzgarriak. 17:00etatik 20:00etara.

  • Abenduaren 31an, asteartearekin, Aiako Auto Slaloma. 10:00etan Ubegunen. Eta San Silbestre lasterketa 17:00etan.

  • Urtarrilaren 2an, ostegunarekin, Haurrentzako eskulanak. Gaztelekuan.

  • Urtarrilaren 3an, ostiralarekin, zinea. 16:00etan eta 18:00etan.
  • Urtarrilaren 4an, larunbatarekin, Tor Magoaren antzezpena, 17:30an eta Erregeen laguntzailearen etorrera.19:00etan.

  • Urtarrilaren 5ean, igandearekin, zinea, 16:00etan eta Erregeen etorrera.19:00etan. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide