Aiako XXI. Kintopeko Idi Probak jokatuko dira azaroaren 1etik 4ra bitartean

Karkara 2019ko urr. 30a, 09:30

2018ko Aiako Kintopeko Idei Probak.

Zortzi idi pare gazte aterako dira dema plazara, eta Aiako probalekuko 1800 kiloko harriarekin arituko dira.

Kintopeko idi probek hartuko dute Aia, azaroaren 1etik 4ra bitartean. Aurten lehen aldiz plazara ateratako zortzi idi-pare gaztek parte hartuko dute txapelketan, eta Aiako probalekuko 1800 kiloko harriarekin jardungo dira.

Txapelketa Aiako Idi Proba Elkarteak antolatu du, Aiako Udalaren babesarekin, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko ditu probak.

Hurrengo da egitaraua egunez egun:
Azaroak 1, ostirala, 18:00etan.
- Ainhoa Iketza (Markina-Xemein)
- Lopategi (Billeta)

Azaroak 2, larunbata, 22:00etan.
- Telleria (Lasarte)
- Matxain (Errenteria)
- Laski (Billeta)

Azaroak 4, astelehena, 22:00etan.
- Izeta (Aia)
- Isidro Erretegia (Azkoitia)
- Benguria (Bermeo)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide