Elizagoien ahizpek girotuko dute ostiralean Andatza Auzoa

Karkara 2019ko urr. 30a, 09:28

Aste honetan igandean beharrean ostiralean izango da saioa. 18:30ean hasiko da denboraldiko hirugarren trikiti saioa. 

Datorren ostiralean, azaroaren 1an, erromeria denboraldiko hirugarren saioa izango da Aiako Andatza Auzoan, Elizagoien ahizpen eskutik. Andatza Erromeria Elkarteak antolatu du emanaldia eta igandero bezala, arratsaldeko 18:30etan hasi eta 21:30ak inguruan amaituko da musika emanaldia.
 
Urdanetako San Martin festak eta Altzolako San Roman festak direla eta hurrengo erromeria azaroaren 24an izango da Aisterrazun.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide