'Erreferenduma ez da delitua' lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo, Aian

Karkara

Bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxealdira zigortu dituzte Katalunian independentzia erreferenduma antolatu zuten buruzagi independentistak.

Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxealdira zigortu ditu 2017ko urriaren 1ean Katalunian independentzia erreferenduma antolatu zuten buruzagi independentistak. Euskal Herrian, epaia "demokraziaren aurkako eraso larria" dela salatu dute herritar askok, eta atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten 'Aian Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna' lelopean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide