Asteburuan hasiko da erromeria denboraldia Andatzan

Karkara

Igandean, 18:30ean hasiko da Izer eta Alabier trikitilarien emanaldia.

 
Datorren igandean, urriak 20, erromeria denboraldiari hasiera emango diote Aiako Andatza Auzoan, Izer eta Alabierrek. Andatza Erromeria Elkarteak antolatu du emanaldia, eta eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinuak atsegin dituzten herritarrak igandeko erromeriara gonbidatu dituzte, 18:30ean hasiko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide