Orortegi baserriak abeltzaintza ustiapen saria jaso du

Karkara

EAEko ukuilu guztiek hartzen dute parte Abeltzaintza Ustiapen Lehiaketan. Aiarrak, Orortegi gaztari esker izan dira garaile.

Aiako Orortegi baserriak EAEko Abeltzaintza Ustiapenen Lehiaketa irabazi du. Erkidegoko ukuilu guztiek hartzen dute parte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek ematen duten abeltzaintza sarian. Lehiaketan ukuiluen gestioa da kontutan hartzen dena. Bertako antolakuntza, txukuntasuna eta baserriko produktuaren kalitatea baloratzen dituzte ingurumenarekiko duten errespetua eta txukuntasunarekin batera.
 
Horrela, Orortegi baserria saritu dute Gernikan, ardien esparruko lehenengo saria irabaziz Orortegi gaztari esker.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide