Aisialdirako gunea zaborrez inguratuta

Karkara 2019ko abu. 6a, 16:00

Atzo zaborrez inguraturik zeuden Muntoko aisialdi guneko eserlekuak.

Mendibeltz zelaiaren eta Karela kiroldegiaren inguruko aisialdi gunea txukun mantentzeko deia egin du oriotar batek. Antza denez, atzo bertatik pasa zenean, zaborrez inguraturik aurkitu zituen eserlekuak. Ingurua garbi mantentzea herritar guztion ardura dela gogorarazi du, eta herritarren bozgorailua den Karkaratik mezua zabaldu nahi dugu oriotarren artean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide