Nerea Amilibia garaile izan da Galdaramiño igoeran

Karkara 2019ko eka. 12a, 09:11

Guztira 48 parte hartzaile izan dira, horietatik 5 emakumeak.

Aurten Galdaramiño igoeraren hamaikagarren edizioa izan da hilaren . Mendi lasterketariek Eibarko 4 tontor igo dituzte: Galdaramiño ( 669 m ), Azkonabitza ( 726 m ), Topinburu ( 590 m ) eta Ilordo ( 525 m ). Nerea Amilibia aiarra eta Peio Berrizbeitia eibartarra izan dira irabazleak. Guztira 48 parte hartzaile izan dira, horietatik 5 emakumeak.
 
Lasterketaz gain mendi martxa ere izan da asteburuan; ATZEGIko martxalarien eskutik. ATZEGI Gipuzkoako Adimen Urritasuna duten pertsonen elkartea da, eta beraiek ibilbide egokitua burutzen dute, bi taldetan banaturik: " azkarrak " eta " lasaiak ".
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide