Maiatzaren 19an hasi ziren Gipuzkoako herriarteko esku pilota txapelketako final zortzirenak, eta asteburu honetan jokatuko dituzte azken norgehiagokak. Aiak final zortzirenetarako sailkatzea lortu du, eta Ataun izan du aurkari.
Joanaldiko jardunaldian Aiako frontoian aritu ziren, eta hiru partidetatik, bat irabazi zuten aiarrek. Hain zuzen, ondorengoak izan ziren emaitzak:
- Aia K (U. Albeniz eta J. Orbegozo) 22 - 8 Ataun K (B. Zubizarreta eta U. Goikoetxea)
- Aia J (M. Albeniz eta A. Iruretagoiena) 12 - 22 Ataun J (B. Senar eta J. Etxeberria)
- Aia N (L. Orbegozo eta I. Urbieta) 3 - 22 (I. Zubizarreta eta A. Baztarrika)
Larunbat honetan, maiatzak 25, Ataungo Auzoeta frontoian izango dira final zortzirenak. Aiarrak eta ataundarrak berriz arituko dira nor baino nor, 19:30etik aurrera.