Larunbatean irekiko dute Aiako igerilekua

Karkara 2019ko mai. 30a, 11:00

Aiako igerilekua ekainaren 1etik irailaren 1era izango da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.

Aiako igerilekuak larunbatean irekiko ditu ateak. Irailaren 1era bitartean egunero zabalduko dute, 11:0etatik 20:00etara, eta hurrengoak izango dira prezioak.

Eguneko sarrera
- 4-18 urte bitartekoek: 4 euro
- 18 urtetik gorakoek: 5 euro

Egun erdia, 17:00etatik aurrera
- Guztientzat bi euro

Denboraldiko bonoa
- 4-18 urte bitartekoek: 20 euro
- 18 urtetik gorakoek: 40 euro

Horrez gain, familia bonoak ere egingo dituzte. Bi kidek bonoa eskuratzen badute, %20 deskontua aplikatuko zaie, eta hiru kide edo gehiagok bonoa erosten badute, %25eko deskontua izango dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide