Hamaseigarrenez egingo dute Pagoeta Mendi Lasterketa. Apirilaren 28an jokatuko da, eta ohi bezala, bi distantzia izango dituzte aukeran korrikalariek. Lasterketa nagusiak 21 kilometro ditu, eta mistoak, berriz, 8.
Azaldu dutenez, "erritmo onean" ari dira dortsalak banatzen, eta uste dute agortzeko arriskua dagoela. Izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta parte hartu nahi duenak www.rockthesport.com webgunera jo behar du. 21 euro kostako da lasterketa nagusian parte hartzea, eta 20 euro, ibilbide mistoan aritzea (bikoteko prezioa).
Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatzen du lasterketa, eta aurtengoa Kilometroak 2019 jaiaren barruan txertatu dute.
Ibilbideen inguruko informazio zehatza eskuragarri dago Zarauzko Hitzan