Irudietan: Barriolak irabazi ditu Aiako XX. Kintopeko Idi Probak

Karkara 2019ko mar. 5a, 10:00

Orioko Iñaki Olidenen idiak 3. postuan sailkatu ziren, eta Aiako Izetaren idi-parea gaixo jarri zenez, ezin izan zuen txapelketara aurkeztu.

Argazkiak: Ibon Errazu

Atzo amaitu ziren Aiako XX. Kintopeko Idi Probak, eta Barriolak irabazi zuen txapelketa, 58 plaza, 6 zinta eta 40 metro eginda. Hiru egunetan zehar zazpi idi pare atera dira plazara eta antolatzaileek nabarmendu dute lan polita egin dutela parte-hartzaileek.

Hasiera batean, zortzi idi-pare ziren txapelketa jokatzekoak, baina astelehenean plazara atera behar zuen Aiako Izetaren idi-parea gaixotu egin zen, eta ezin izan zuten txapelketara aurkeztu. Bestalde, Orioko Iñaki Olidenen idiak hirugarren sailkatu ziren, 50 plaza, zintza bat eta 1,86 metro eginda. 

SAILKAPEN OROKORRA
1.- Barriola: 58 plaza, 6 zinta eta 0,40 metro
2.- Iñaki Lopategi: 57 plaza, zinta bat eta 1,86 metro.
3.- Iñaki Oliden: 50 plaza, 5 zintza eta 0,60 metro.
4.- Benguria: 49 plaza, 7 zintza eta 2,70 metro.
5.- Soarte: 49 plaza.
6.- Kaminoko Erretegia: 44 plaza, zinta bat eta 0,54 metro.
7.- Matxain: 42 plaza, 4 zinta eta 2,27 metro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide