Emakume bat erreskatatu zuten atzo Aian, min hartuta

Karkara

Mendian erori zen bart 70 urteko emakume baten, eta sorbaldan mina hartu zuen. Lekuaren kokapenagatik, helikopteroz erreskatatu behar izan zuten, eta ospitalera eraman.

Pagoetako Parke Naturalean min hartutako 70 urteko emakume bat erreskatatu zuten atzo suhiltzaileek eta Ertzaintzak. Aiako Arrutiegia auzoan, mendi bidean zihoala erori egin zen, eta sorbaldan hartu zuen mina. Ertzaintzak jakinarazi zuenez, hura ospitalera eramateko helikopteroa eskatu behar izan zuten, lekuaren kokapen konplexuagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide