Aiako XX. Kintopeko Idi Proba txapelketa jokatuko da martxoaren hasieran

Karkara 2019ko ots. 21a, 14:57

2018ko Aiako Kintopeko Idi Proba txapelketa

Martxoaren 1ean, 2an eta 4an egingo dituzte idi probak.

Aiako Idi Proba elkarteak antolatuta, martxoaren 1ean, 2an eta 4an Aiako XX. Kintopeko Idi Proba txapelketa jokatuko da. Proba denak 22:00etan jokatuko dira, eta idi-pareek Aiako probalekuko 1800 kiloko harriarekin lan egin beharko dute, 200 kiloko gainzamarekin. Txapelketa Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du.

EGITARAUA
Martxoaren 1a, ostirala
Iñaki Lopategi (Billela)
Benguria (Bermeo)
Kamiñoko erretegia (Murueta)

Martxoaren 2a, larunbata
Matxain (Errenteria)
Soarte (Elgoibar)

Martxoaren 4a, astelehena
Oliden (Orio)
Izeta (Aia)
Barriola (Asteasu)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide