Trikiti saioa gaur arratsaldean, Aiako Aristerrazun

Karkara 2019ko ots. 10a, 12:53

18:30etik 21:30era izango da Aristerrazuko erromeria.

Igande arratsaldea girotuko dute Mirari Azkune, Aintzane eta Lutxurdio trikitilariek Aristerrazun. Ohiturari jarraituz, erromeria izango da gaur arratsaldean, 18:30etik 21:30era, Andatzako Erromeria Elkarteak antolatuta, eta eskusoinu txikiaren eta panderoaren erritmoan dantza egitea atsegin dutenak saiora gonbidatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide