Astiazaran eta Andonegi trikitilariek saioa eskainiko dute igandean, Aristerrazun

Karkara

Aristerrazuko erromeria jendez beteta. Artxibok argazkia.

Ohiturari jarraituz, igandean 18:30etik 21:30era izango da erromeria Aristerrazun.

Andatzako Erromeria Elkarteak igandeko saiora gonbidatu ditu herritarrak. Datorren igandean, Astiazaran eta Andonegi trikitilariak igoko dira Aristerrazuko oholtza gainera. 18:30ean hasiko da erromeria eta 21:30ak ingurura arte dantza egin eta giroaz gozatzeko aukera izango da bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide