Bertso bazkaria egingo dute Zingiran

Karkara

Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga bertsolariek parte hartuko dute hitzorduan.

Zingira Eskolak bertso bazkaria antolatu du otsailaren 2rako, larunbatarekin. Babarrun-jana bere sakramentuekin, edaria, postreaz eta kafeaz osatuko da menua, eta nahi izanez gero, aukera begetarianoa ere egongo dela azaldu dute antolatzaileek. Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga bertsolariek parte hartuko dute bertso bazkarian, eta Estitxu Fernandez izango da gai-jartzailea. Ondoren, musika eta giro ederra izango da gau erdira arte.

Bertso bazkariko txartelak salgai daude Orioko Kolon Txiki tabernan, 20 euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide