Kupelak, txotxa ireki zain

Karkara

Satxota sagardotegia. (Sagardoaren Lurraldea)

Aiako Satxota sagardotegian bihar irekiko dituzte kupelak. 

Urte berria hastearekin batera, irekitzear dira sagardotegietako kupelak. Zehazki, urtarrilaren 16an, asteazkenean, ospatuko dute Sagardo Berriaren XXVI. Eguna.

Aiako sagardotegiak ere kupelak irekitzeko prest dira. Aiako Satxotan bihar bertan zabalduko dituzte, eta Izeta sagardotegian San Sebastian bezperan, urtarrilaren 19an. Azken honetan Izer eta Alabier trikitilarien erromeriak girotuko du irekiera, eta Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus arituko dira ondoren bertsotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide