Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek erromeria eskainiko dute Aristerrazun

Karkara 2019ko urt. 9a, 09:40

Andatzako Erromeria Elkarteak aiarrak, inguruko herritarrak eta pandero eta esku-soinu txikiaren doinua atsegin dutenak saiora gonbidatu dituzte.

Asteburuan erromeria izango da Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Aste honetan Ansorregi eta Larrañaga igoko dira Aristerrazuko oholtza gainera, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest. 

18:30etik 21:30era izango da saioa, eta Andatzako Erromeria Elkarteak aiarrak, inguruko herritarrak eta panderoaren eta esku-soinu txikiaren doinua atsegin dutenak saiora gonbidatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide