Magia ikuskizuna izango da gaur arratsaldean Aian

Karkara

Gezur Gehi Egi magia ikuskizuna arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Dema Plazan.

Txoborro Magoak eskainiko du iruzurrak medio, komedia eta magia landuko dituen ikuskizuna. Poligrafo bati esker, ikuslearen barnean dagoen gezurti ezkutua argitara aterako du. Emanaldiak ordubeteko iraupena izango du eta euskaraz izango da.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide