Auzotarrekin bilerak egingo ditu Aiako Udalak datorren astean, beren ekarpenak jasotzeko

Karkara 2018ko azaroaren 23a

Aiako Udaletik azaldu dute, hitzordu horien helburua dela herriko auzoetako eskariak eta iradokizunak entzun, eta Udalak esku artean dituen egitasmoen berri ematea. Udaleko ordezkaritza ondorengo auzoetara joango da:

Azaroak 26, astelehena, 21:00etan, Elkanoko Auzo Elkartean.

Azaroak 27, asteartean, 21:00etan, Urdanetako Eskola-Etxean.

Azaroak 28, asteazkena, 21:00etan, Santio auzoko 'Mutilardo'n.

Azaroak 29 , osteguna, 21:00eta, Andatzan Auzoko Elkartean.

Bertaratu eta informatzeko deia egiten die Aiako Udalak auzotarrei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide