Urdanetako sanmartinen bigarren asteburuaz gozatzeko aukera izango da gaurtik aurrera

Karkara 2018ko aza. 9a, 11:30

Lehengo larunbatean abiatu zituzten San Martin Jaiak Aiako Urdanetan auzoan. Egun batzuetako etenaren ostean, gaur ekingo diote berriz festari. Argazkietan, lehengo asteburuko irudiak.

Azaroak 9, ostirala

22:30 Mus txapelketa azkarra, Indamendi elkartean

Azaroak 10, larunbata

06:00 Oilasko biltzea Mantxi eta Olano bertsolariekin, eta Izer eta Alabier trikitilariekin

21.00 Goizean bildutako oilaskoekin, afaria Indamendi elkartean

Ondoren, erromeria frontoian Laja II eta Lutxurdiorekin

Azaroak 11, igandea

11:30 Meza nagusia

12:00 Eskuz binakako pilota partiden finala

Ondoren, herri kirolak. Bukatutakoan, San Martin jaietako afariak zozketatuko dira

17:00 Idi-dema

Ondoren, Elizagoien ahizpekin erromeria Ximor tabernan

23:00 Erromeria

23:30 Patata dantza lehiaketa

Ondoren, traka zaratatsua festei amaiera emateko

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide