Aiako XIX.Kintopeko Idi Proben lehen jardunaldia jokatu zen atzo arratsaldean, seietatik aurrera. Antolatzaileen hitzetan, lehiaketak harrera ona izan zuen, eta jendea juntatu zen probalekuan. Bideoko idi pareak, Ipañarrieta urretxuarrarenak, lortu zuen markarik onena atzo, Taberna Goietasen eta Endika Aurrekoetxearen idien aurretik.
Hauek dira, zehazki, lortutako markak:
1. Ipañarrieta: 65 plaza, 4 zinta eta 80 zentimetro
2. Taberna Goietas: 60 plaza, 0 zinta eta 2,28 metro
3. Endika Aurrekoetxea: 41 plaza, 1 zinta eta 0,94 zentimetro
Bihar jokatuko da idi proben bigarren jardunaldia, larunbatarekin, gaueko hamarretatik aurrera.