Nerea Amilibiak irabazi du V. Beñat Elzo mendi lasterketa

Karkara 2018ko aza. 1a, 15:11

Gaur goizean Nerea Amilibia lasterketako helmugara iristen. (Hondarribiko Hitza)

11 kilometroko ibilbidea 52 minitutan osatu du Nerea Amilibia aiarrak.

Gaur goizean V. Beñat Elzo Mendi Lasterketa jokatu da Hondarribian, eta Nerea Amilibia aiarra izan da txapelduna, emakumezkoen kategorian. Proban zehar, eguraldia lagun izan ez badute ere, 11 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek. Amilibia esaterako, 52:00:00 denboran helmugaratu da.

Aurtengoan, kirola eta elkartasuna ardatz dituen ekimenean bildutako dirua Pausoka elkartearentzat izan da.

Hondarribiko Hitzan lasterketaren inguruko informazio osatua

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide