Euriteek hainbat arazo sortu dituzte errepideetan

Karkara 2018ko urr. 29a, 10:34

Aiako errepidean zuhaitz bat erortzear dago eta errepidea itxi dute.

Aiako G-2631 errepidea itxita dago, zuhaitz bat erortzear zegoelako.

Azken orduetan euri zaparradak etengabeak izan dira han-hemenka. Eguraldiak hainbat arazo sortu du lurraldean, eta Aiako G-2631 errepidea, esaterako, itxi egin dute ibilgailuentzat. Izan ere, Ertzaintzak jakinarazi duenez, zuhaitz bat erortzean zegoen errepidera, eta prebentzio gisa hartu dute hura ixteko erabakia. 09:00ak inguruan itxi dute bidea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide