Gaur hasiko dira Aiako XIX. Kintopeko Idi Probak

Karkara 2018ko aza. 1a, 10:00

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Bederatzi idi pare gaztek parte hartuko dute txapelketan, eta 1.800 kiloko harriarekin lan egin beharko dute.

Gaurtik hasi eta astelehena bitartean, Aiako XIX. Kintopeko Idi Probak jokatu dira, eta bederatzi idi-parek parte hartuko dute.

1.800 kiloko harria gehi 100 gramoko gainzamarekin lan egin beharko dute idiek, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du proba.

EGITARAUA

Azaroak 1, osteguna
- Endika Aurrekoetxea (Loiu)
- Ipañarrieta (Urretxu)
- Taberna Goietas (Mungia)

Azaroak 3, larunbata
- Rafa Alegria (Bermeo)
- Lopategi (Birle)
- Iñigo Aurrekoetxea (Loiu)

Azaroak 5, astelehena
- Isidro Erretegia (Azkoitia)
- Jesus Garayar (Oiartzun)
- Iñaki Oliden (Orio)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide